Aralar Mendik Garbayo Chivite Cintruenigo izan zuen aurkari otsailaren 23an Erriberan jokatutako partidan. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren, baina etxeko taldea izan zen aurreratu zena, 24. minutuan Yassinen Bouchajrak sartutako golarekin. Aralar Mendi egoerari buelta ematen saiatu zen, baina ezin. Izan ere, Garbayo Chivitek bigarren postuari eutsi nahi zion, eta arerio oso gogorra izan zen. Uhartearrak 0-1 galduta itzuli ziren etxera.
Gazte Berriak taldeak jarraitzen du lider (40 puntu), puntu bakarrera Garbayo Chivite Cintruenigo eta Universidad de Navarra taldeak dituela (39 puntu). Aralar Mendi zazpigarren postuan dago (20 puntu) Martxoaren 3an, igandea, 12:15ean, Aralar Mendik 19 punturekin sailkapenean bederatzigarren den Anaitasuna taldea hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuan. Sailkapeneko postuak daude jokoan, bi taldeak arerio zuzenak baitira, eta partida garrantzitsua da.