Europako Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntza eskatzeko interesa duten abeltzainei zuzendu zaie Uharte Arakilgo Udalak. Jakinarazi die aurtengo eskaera udaletxeko bulegoan aurkez dezaketela. Hori egin ahal izateko hiru agiri aurkeztu beharko dituzte abeltzainek: Ustiapen Liburua, 2024ko ilbeltzaren 1eko datarekin, Nagusiki Abeltzaina dela dioen tituluaren akreditazioa eta artzaintza modu erreal eta eraginkorrean egiten dela egiaztatzen duten agiriak. Dokumentazioa aurkezteko epea martxoaren 27an despedituko da.