Hirugarren mailako txapelketako hogeigarren jardunaldian Aralar Mendik Burlata taldea hartu zuen Uharte Arakilen. Burlata aurreratu zen, baina Julen Iribarrenek eta Jon Arenazak partidari buelta eman zioten 2-1 aurreratuz. Burlatak ez zuen etsi eta ia konturatu gabe 2-5 aurreratu zen minutu gutxietan. Aralar Mendik eutsi zuen, Jon Iribarrenek sartutako bi golei esker 4-5 gerturatu zen, baina azken minutuan Burlatak seigarrena sartu zuen, eta Aralar Mendiri erremontada gauzatzeko asmo guztiak zapuztu zizkion.
Kirol Sport taldea da Hirugarren mailako liderra (45 puntu) Garbayo Chivite Cintruenigo taldearekin puntutara berdinduta. Aralar Mendi zazpigarren da (23 puntu). Martxoaren 23an, larunbata, hain zuzen ere Kirol Sporten kontra jokatuko du Aralar Mendik, 17:45ean, Orkoienen.