Uharte Arakilgo Udalak herriko aurtengo festak noiz izanen diren zehaztu du: Sanjoanak garagartzaroaren 21etik 24ra izanen dira. Sanmigelak, berriz, irailaren 27tik 29ra. Udaletik Uharte Arakilen izanen diren bestelako ospakizunen berri ere eman digute. Batetik, San Migel eguna dela eta Aralarko erromeria maiatzaren 12an izanen da. Beriain mendi gainean dagoen San Donato ermitarako erromeria, berriz, agorrilaren 11n izanen da. Jakina, agorrileko azken igandean, 25ean, Aralar Mendi elkarteak Artzain Eguna antolatuko du. Bestalde, udalak aurreratu du udaberrian bi hitzordu izanen direla: garagardo azoka apirilaren 19an eta 20an eta pulpeiroa litekeena da maiatzeko azken asteburuan etortzea.