Duela 25 urte...

Txapel Azpi txapeldun

Guaixe 2024ko api. 9a, 11:16

Finalean Uharte Arakilgo Aralar Mendiri irabazi zion

Sakanako futbol kopa txapelketa Irañetako Txapel Azpi taldeak irabazi zuen. Finalean Uharte Arakili 1 eta 0 irabazi zion. Sakanako ligan denboraldi osoan lidergoan egon ondoren, azkenik, Lakuntzako Lagun Arteak eskuratu zuen lehen postua. Sakanako ligan aurreko lauzpabost urtetan finaleraino iritsi, baina irintarrak sari nagusirik gabe gelditu ziren. Beraz, poz handiz hartu zuten kopa irabazi izana. Altsasuko areto futboleko txapelketan bi talde irintar ari ziren jokatzen.