Aralar Mendik Ablitas Femenino Futbol Sala taldea hartu zuen apirilaren 4an Uharte Arakilen ligako 22. jardunaldian, ligako azken partidan. Aralar Mendik 10-5 hartu zuen mendean Erriberako taldea, partida ikusgarrian. Uharte arakildarrek hasieratik hartu zuten aginte makila, eta 27. minuturako 6-0 aurreratu ziren Jon Iribarrenek, Unax Trevejok, Jorge Mariñelarenak (2), Ibai Martiarenak eta Mikel Hermoso de Mendozak sartutako golei esker. Uhartearren gol fesatak aurrera jarraitu zuen, Jorge Mariñelarenak eta Unax Trevejok 8-1ekoa jarri zutelako, baina gutxika Ablitas 8-4 gerturatu zen. Uhartearrek alde gehiago ateratzeko apustua egin zuten, eta Mikel Hermosok eta Jon Iribarrenek bukaerako 10-5a ezarri zuten.
Hirugarren mailako areto futbol mailako ligako lehen fasea despeditu da. Kirol Sport izan da txapelduna (51 puntu) Garbayo Chivite Cintruenigorekin puntutara berdinduta (51 puntu). Hirugarrena Antsoaingo Gazte Berriak taldea izan da (50 puntu). Aralar Mendik lan oso txukuna egin du eta hamabi talderen artean zazpigarren sailkatu da (26 puntu).
Asteburuko atsedenaldiaren ondoren, apirilaren 20an ekingo dio Hirugarren mailako Kopari Aralar Mendik. Sei jardunalditan jokatuko da kopa, eta lehen jardunaldian Aralar Mendik Gazte Berriak taldearen kontra jokatuko du, Antsoainen.