Zauritua ospitalera eraman zuten

Guaixe 2024ko api. 17a, 10:14
Autoa bidetik atera ondoren hartu zuen min pertsona batek. @Bomberos_na

Trafiko ezbeharraren ondorioz min hartu zuen.

Amrugingo bidetik, baserrietakoa, errepiderantz ateratzear zela, auto bat bidetik atera eta bide bazterrean zegoen zuhaitza jo zuen. Ondorioz, gidariak min hartu zuen. Ezbeharraren tokira medikua, erizaina eta suhiltzaileak joan ziren. Zauritutako pertsona egonkortu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Istripua NA-2410 errepidearekin bat egiten duten bidegurutzetik gertu izan zen, Iguraiarria dermioan, Aralarko santutegira daraman pistako bidegurutzetik gertu. Foruzaingoa ikertu zuen istripua.