Gizonezkoen Areto Futboleko Hirugarren mailako liga bukatu da. Liga Kirol Sportek irabazi zuen (51 puntu) eta Aralar Mendik, lan ona eginez, hamabi talderen artean zazpigarren sailkatzea lortu zuen (26 puntu), herri txiki bateko taldearendako meritu handia. Liga bukatuta, Hirugarren mailako Kopa abiatuko da asteburuan eta hirugarren multzoan lehiatuko da Uharte Arakilgo taldea.
Kopako lehen jardunaldian Aralar Mendik Gazte Berriak taldea izango du aurkari apirilaren 20an, 12:00etan, Antsoainen.