Garagardo azoka ospatu dute

Guaixe 2024ko api. 22a, 14:05
Garagargo pitxerak mostradore gainean.

Aralar Mendi elkarteak antolatu zuen. 

Garagardozaleek hitzordua izan zuten asteburuan Uharte Arakilen: Aralar Mendi elkarteak antolatutako garagardo azoka. San Joan plazan jarritako karpak apirilaren 19an, ostiralean, zabaldu zituen ateak 19:00etan, 01:00etaraino. Hurrengo egunean ordutegi bera izan zuen. Handik pasa zirenek iturriko lau garagardo mota eta botilako beste bost dastatzeko aukera izan zuten. Sukaldea 20:30etik 22:30era zabalik izan zuten elkartekideek, garagardo zaleek edateaz aparte zerbait jan ahal izateko. Honakoa izan zen mokaduen eskaintza: patata tortilla pintxoa, saltxitxa arrazioa, patata minak edo ali-oliarekin eta poltsako patatak. Larunbatean, gainera, azokari doinua Modestok jarri zion 23:00etatik itxi arte.