Areto futbola

Aralar Mendik ezin hobe ekin dio Kopari

Guaixe 2024ko api. 25a, 10:46
Aralar Mendikoak, Kopako lehen garaipena ospatzen. ARALAR MENDI

Hirugarren mailako Kopako lehen jardunaldian garaipena lortu zuten uhartearrek

Apirilaren 20an, larunbata, Uharte Arakilgo Aralar Mendik Gazte Berriak taldearen kontra jokatu zuen Hirugarren Mailako Kopako lehen jardunaldia. Hirugarren multzoan dago lehian Aralar Mendi, Gazte Berriak eta Anaitasuna taldeekin batera. 
Kopa primeran hasi zuen uhartearrek, 4-6 irabazi baitzioten Gazte Berriaki partida oso borrokatuan. Atsedenaldira hiruna berdinduta iritsi ziren, eta bigarren zatian lehiak bizi-bizi jarraitu zuen. Bukaera aldera, 37. minutuan launa berdindu zuen Gazte Berriakek, baina partidako azken 2 minutuetan 4-6 gailentzea lortu zuen Aralar Mendik. Jorge Mariñelarena, Jon Iribarren (2), Aimar Igoa (2) eta Joseba Landibar izan ziren golegileak. 

Aralar Mendi lider jarri da. Apirilaren 27an, larunbata, 18:00etan Aralar Mendik Anaitasuna taldea hartuko du.