Hirugarren mailako areto futboleko Kopan Aralar Mendi ezin hobe ari da. Talde uhartearrak Anaitasuna hartu zuen larunbatean Larrebieta kiroldegian, eta partida borrokatu bezain ikusgarrian, 7-5 gailendu zen Jon Iribarrenek (5) eta Ibai Martiarenak (2) sartutako golei esker. Jon Iribarren ikusgarri aritu zen.
Datorren jardunaldian atseden jardunaldia du Aralar Mendik, baina momentuz Hirugarren Mailako Kopako hirugarren multzoko liderra da (6 puntu).