Maiatzaren 8an San Migel eguna da, eta maiatzaren 12an, igandea, uhartearrak Aralarren dagoen sainduaren omenezko santutegira erromerian joanen dira. Goizean goiz abiatuko dira mendia oinez igoko direnak; kotxeekin joanen direnak lasaiago hartuko dute igoera. 12:30ean meza izanen da, eta ondoren Uharte Arakilgo Udalak antolatutako bazkaria izanen da. Maiatzaren 8ra arte eman daiteke bazkarian izena, 26 eurotan helduak eta 13.5 eurotan haurrak, udaletxean.
Mikel Donea erromeriaren menua txitxirioak edo menestra; axuria txilindron erara, eta postrea, kafea eta txupitoa izanen da, edaria barne. Haurrendako menua makarroiak, petxuga eskalopea patatekin eta postrea izanen da.