Areto futbola

Aralar Mendik Gazte Berriak du arerio Kopan

Guaixe 2024ko mai. 8a, 09:50

Hirugarren Mailako Kopako hirugarren mailako laugarren jardunaldia dago jokoan

Aurreko jardunaldian atseden hartzea zegokion Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeari, baina asteburuan Hirugarren Mailako areto futboleko Kopako hirugarren multzoko laugarren jardunaldia dago jokoan. Momentuz, Aralar Mendi liderra da (6 puntu), eta maiatzaren 11n, larunbata, 12:00etan, sailkapenean bigarren den Antsoaingo Gazte Berriak (3 puntu) taldea hartuko du Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan.