Uharteko kultura, kirol eta gizarte erakundek laguntza eskaerak egin ditzakete

Guaixe 2024ko mai. 13a, 11:12

Ubertearrak udaletxeko atearen parean. ARTXIBOA

Udaletxean eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 24an despedituko da.

Uharte Arakilgo Udalak herriko kultura, kirol eta gizarte entitateendako dirulaguntza deialdia onartu du. Haren bidez herrian honakoak sustatzen dituzten jarduerak lagundu nahi ditu: uhartearren parte hartzea bultzatzen duten jarduerak, bizi kalitatea hobetzen dutenak eta kulturaren ezagupena nahiz garapena sustatzen dutenak, prestakuntzako, arte eta kulturako, gizarte eta kulturako edota kiroleko jardunen bidez. Dirulaguntza deialdian interesa duten erakundeek uhartearakil.com webgunean dute  informazioa eta bete beharreko eskabidea.