Hirugarren mailako Kopan bikain ari da Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldea. Maiatzaren 11n jokatutako hirugarren multzoko laugarren jardunaldian Aralar Mendik 4-3 irabazi zion Antsoaingo Gazte Berriak taldeari, Unax Trevejok, Aimar Igoak, Jon Arenazak eta Jon Iribarrenek sartutako golei esker, eta Gazte Berriaken erasoa gelditzeko gai izan zen. Horrela, hirugarren multzoko lider izan da Uharte Arakilgo taldea (9 puntu), Gazte Berriaken (3 puntu) eta Anaitasunaren (punturik gabe) aurretik, eta Kopako titulua erabakitzeko play-offetarako sailkatu da.
Kopako tituluko lauko finala ekainaren 1ean jokatuko da, baina oraindik ez da zehaztu non jokatuko den.