Maiatzaren 24tik 26ra, ostiraletik igandera, Uharte Arakilgo VI. Pobo a Feira galiziar festa ospatuko dute. Lugotik etorritako Pulpeiro Baralla izanen da olagarroa, tuxrraskoa, itxaskiak, kriolloa eta abar prestatuko duena, eta janarekin bateran galiziar ardoak edateko aukera ere izanen da Uharte Arakilen: ribeiroa, albariño... Feria ostiralean 20:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta larunbatean eta 26an 12:00etatik aurrera egun osoan zehar.