Maiatzaren 17an Uharte Arakilgo Aralar Mendik Anaitasuna izan zuen aurkari Hirugarren Mailako Kopako hirugarren multzoko bosgarren jardunaldian. Aralar Mendik Kopako laugarren garaipena lortu zuen, 1-5 irabazita. Ikusgarri aritu ziren uhartearrak, eta Jon Ibarren (2) eta Ibai Martiarena (3) izan ziren golegileak.
Kopako seigarren jardunaldian atseden hartzea dagokio talde sakandarrari, baina Kopako play-offetarako sailkatuta dago, 12 puntu baititu, jokatu dituen lau partidak irabazi eta gero. Beraz, partidarik galdu gabe iritsiko da ekainaren 1ean Kopa erabakitzeko jokatuko diren play-offetara.