Uragatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko mai. 28a, 11:30

Uharte Arakilgo plazako iturria. ARTXIBOA

Urteko lehen sei hilekoari dagokiona hain zuzen ere. 

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, 2024ko lehen sei hilabeteetako ur tasa kobratu eginen du. Udala erreziboak helbideratuta dituztenei beraien kontu korrontean garagartzaroaren 21ean kargatuko die. Ordainagiriak helbideratuta ez dituztenek jakinarazpena jasoko dute eta han agertzen diren bankuetako bulegoetan egin beharko dute ordainketa, dagokien erreziboa aurkeztuta. Ordainketa egiteko garagartzaroaren 21era arte dute.