Aiztondoko paretan gora eskalatzen hasi zen bikote bat maiatzaren 24an, ostiralean. Hegoaldeko Klasikoa izeneko bidean 60 metroko altuerara iritsi eta han, haitzean, ez aurrera ez atzera gelditu ziren. Horretaz jabetu ziren pareta berean praktikak egiten ari ziren Guardia Civileko Greim-eko agente batzuk. Guardia civilen laguntzarekin bikotea leku ziurrago batera joan zen eta eskalatzaile bikoteak bere kabuz bukatu zuen jarduera, bestelako gorabeherarik gabe.