Uharte Arakilgo Udalak Udan Euskaraz udako ludoteka antolatu du. Haurrendako aisialdi eskaintza hori garilaren 1etik 24ra arteko astegunetan eginen da, 09:00etatik 13:00etara. Izena ematen dutenek 200 euro ordaindu beharko dituzte. Udalak jakinarazi duenez, ordutegia eta ordaindu beharrekoa izena emandakoen araberakoa izanen da. Uharte Arakilgo udaletxetik pasa eta 948 464 036 telefono zenbakira hots egin daiteke izena emateko.