Graffiti tailerra Uharte Arakilen

Guaixe 2024ko eka. 3a, 14:36

Gazteendako graffiti tailerra Uharte Arakilgo autobus geltokian izanen da. ARTXIBOA

Ekainaren 7an, ostirala, Iker Uribe ilustratzaile eta hormairudigilearen eskutik gazteendako tailerra izanen da, Uharte Arakilgo bus paradan. Ekainaren 5era arte eman daiteke izena.

Irurtzungo euskaldeko gizartze zerbitzuetako mankomunitateak eta Uharte Arakilgo Udalak gazteendako Graffiti tailerra antolatu du ekainaren 7an, ostirala,17:00etatik 20:00etara, Uharte Arakilgo autobus geltokian. Tailerraren irakaslea Iker Uribe ilustratzailea eta hormairudigilea izanen da. Izena emateko azken eguna ekainaren 5 da udaletxean edo 948464036 telefonoan.