Lau talde sailkatu ziren Hirugarren mailako Areto Futboleko Kopako Final Fourrera: Uharte Arakilgo Aralar Mendi, Kirol Sport, GCH Garbayo Chivite Cintruenigo eta San Juan. Final handiak Cintruenigon jokatu ziren, ekainaren 1ean.
Lehenik eta behin finalerdien txanda izan zen. Lehen finalerdian Garbayo Chivite Cintruenigok eta Kirol Sportek hiruna berdindu zuten, eta penaltietan erabaki behar izan zen finalista. Cintruenigoko taldea arean finago ibili zen, eta penaltietan 4-1 irabazita, finalerako txartela lortu zuen.
Beste finalerdian Aralar Mendik eta San Juanek lehia estua izan zuten, baina Aralar Mendi gailendu zen, nagusitasunez, 4-0, Jorge Mariñelarenak (29, Jon Iribarrenek eta Youssef El Akkarik sartutako golei esker.
Hortaz, finala Aralar Mendik eta GSH Garbayo Chivite Cintruenigok jokatu zuten. Azken hauek etxean jokatzen zuten, eta zaleen bultzada handia zuten. Hala ere, Aralar Mendik ongi eutsi zuen. Hugo Gilek Cintruenigo aurreratu zuen, baina Jon Arenazak banakako berdinketaren gola sartu zuen atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian partidak bizi-bizi jarraitu zuen. Yassine Bouchajrak Cintruenigo 2-1 aurreratu zuen, eta nahiz eta Aralar Mendi modu guztietara saiatu, markagailua ez zen mugitu eta kopa Cintruenigon geratu zen, uharte arakildarren penarako. Uhartearrek kopa horren gertu izan eta gero, bigarren urtea jarraian da lauko finalean ihes egiten diela.