Uharte Arakilgo eskolaren festa

Guaixe 2024ko eka. 4a, 11:15

Ekainaren 8an, larunbata, Uharte Arakilgo eskolaren ikasturte bukaerako jaia ospatuko dute.

Ikasturtea amaitzen ari dela, ekainaren 8an, larunbata, Uharte Arakilgo San Miguel ikastetxearen ikasturte amaierako festa ospatuko dute, Guraso Elkarteak, ikastetxeak eta Sakana Herri Eskolak antolatuta. Besteak beste, txapa eta pankarta tailerra,kalejira, bazkaria eta bingo eta jolas kooperatiboak izanen dira.

Bazkarirako menua urdaiazpikoa eta txorizoa, entsalada mistoa, itsaski eta oilasko paella, etxeko flana, kafea eta txupitoa izanen dira; helduek 19 eurotan eta haurrek 9,5 eurotan. Bestetik, ikastetxearen kamisetak salgai izanen dira, 5 eurotan.

Uharte Arakilgo San Miguel ikastetxearen kurtso bukaerako jaia

Ekainak 8 larunbata

11:00 - 12:30 Kamisetak salgai.

11:00 Txapa eta pankarta tailerra.

12:30 Erraldoi eta gaiteroekin kalejira.

14:00 Talde argazkia, iturrian.

14:30 Bazkaria.

15:30 Bingo eta jolas kooperatiboak.