Aralar Mendi elkarteak bere eguna ospatu zuen igandearekin. Bezperan elkarteak mus eta futbolin txapelketak hartu zituen. Egun handian, urtero moduan, meza izan zen eta, ondoren, trikitilariek alaitutako auzatea. Igerilekuen ondoan, basoan, bazkaria izan zen. Ondoren ping-pong, dardo eta igeriketa lasterketa izan ziren. Elkartean auzatea eta dantzaldia izan ziren iluntzean. Ospakizuneko "ohituretako" bat zen elkarteko lehendakaria igerilekura botatzea. Urte hartan ez zuten bete.