San Juan festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen

Guaixe 2024ko eka. 17a, 14:40

Uharte Arakilgo sanjuanak. UTZITAKOA

Ekainaren 21ean, ostirala, hasi eta ekainaren 24an, San Juan egunean, amaituko dira Uharte Arakilgo festak.

San Juan festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen ekainaren 21etik 24ra, ostiraletik astelehenera. San Juan bezperan, ekainaren 23an, eguerdian Zamartzera erromeria eginen dute eta iluntzean suak piztuko dituzte, eta 24an, San Juan egunean, besteak beste, herriko zortzikoa dantzatuko dute.

Uharte Arakilgo Udalak herria garbi mantetzeko deia egin du, eta horretarako elizaren atzekaldean komunak jarri ditu eta udaletxearen atzekaldean zakarrontziak.

Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak ere festetan egitaraua osatu du, eta, besteak beste, ekainaren 21ean gazte bazkaria antolatu du; herriko tabernetan eman daiteke izena 20 eurotan. Menua errusiar entsalda, albondigak, goxua eta kopa da.

2024ko Uharte Arakilgo San Juan festak

Ekainak 21 ostirala

13:00 Triki poteo, UAGAk antolatuta.

14:30 Gazte bazkaria, UAGAk antolatuta.

18:00 Festei hasiera emateko suziria. Jarraian, 2023an jaiotako haurrei zapi banaketa, konpartsak lagunduta. Auzatea jubilatuen eskutik.

19:45 San Migeli harrera.

20:00 – 22:00 Eztanda txaranga, UAGAk antolatuta.

00:30 – 02:30 Iratzar taldearekin dantzaldia.

03:00 – 05:00 DJ Zuribostnerisei.

Ekainak 22 larunbata

12:00 Kalejira Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin.

13:00 Dantza emanaldia Galtxorrantx taldearen eskutik.
Auzatea.

14:30 Herri parrillada.

18:00 Elektrotxufla, UAGAk antolatuta.

19:00 Buruhandiak.

20:00 Auzatea.

20:00 – 22:00 Bizpahirupelau taldearekin dantzaldia.

22:30 – 00:30 Eztanda txaranga, UAGAk antolatuta.

00:30 – 02:30 Bizpahirupelau taldearekin dantzaldia.

02:30 – 05:00 DJ Balber.

Ekainak 23 igandea

10:30 Zamartzera erromeria konpartsarekin batera. Meza eta auzatea.

13:00 Ane Martijaren kontzertua.
Auzatea.

14:30 Jubilatuen bazkaria.

16:00 – 19:00 Haurrendako jolas parkea, pilotalekuan.

19:00 Sardinada, Aralar Mendi elkartearen eskutik.
Buruhandiak.

20:00 Auzatea.

20:00 – 22:00 DJ Markel.

22:00 San Juan suak Uharteko Faledunekin.

00:00 – 04:00 DJ Markel.

Ekainak 24 astelehena

12:30 Meza

13:00 Kalejira Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin.
Auzatea.

14:00 Uharteko zortzikoa.

17:00 Pilota partiduak.
Tramankulu haur jolasak.

19:00 Txokolate jana.
Buruhandiak.

20:00 Auzatea.

19:00 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.