Iruñea eta Tuterako artzapezpiku Florencio Rosello Avellanas Sakanan izan zen asteazkenean. Aurrena Aralarko Pastoral Barrutiko ibarreko zortzi apaizekin elkartu zen: Rafael Ayarra Palazon, Sebastian Uhalde Urra, Patxi Izko Barberia, Alfonso Gartziandia Goñi, Jose Antonio Apezetxea Escudero, Migel Angel Sagaseta Ariztegi, Javier Aldabe Arbea eta Antonio Lopez Fernandez. Aralarko santutegian izan zen apaizen eta artzapezpikuaren arteko topaketa.
Ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten guztiek. Rosellok Aralarko Pastoral Barrutiko ibarreko fededunekin Uharte Arakilgo Zamartzeko elizan bildu zen arratsaldean. Sakandarrek bizi eta partekatzen duten pastoral errealitatea aurkeztu zioten. Elizan bezperak errezatu zituzten eta otamen batek eman zion akabera sakandarren eta artzapezpikuaren arteko topaketari.