Murala margotu dute markesinan

Guaixe 2024ko eka. 27a, 09:31

Graffiti tailerrean parte hartu zuten herriko gazteek egin dute.

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Prebentzio Zerbitzuak eta Uharte Arakilgo Udalak gazteendako graffiti tailerra antolatu zuten garagartzaroaren 7ko arratsalderako. Herriko autobus geltokiko markesinan esku hartu zuten gazteek, Iker Uribe horma irudigileak gidatuta. Txomin Uharte Baleztena alkateak azaldu duenez, “haur, gazte eta migratzaileekin lan txukuna egiten ari dira zerbitzua eta Uharteko Urak taldea. Integrazioa sustatu eta elkarbizitza hobetzeko helburuz batetik, eta lan mundura sartzeko bestetik”. Horren baitan kokatu du alkateak graffiti tailerra, eta beste tailer batzuk ere. Horretarako diru sail bat bideratu du udalak.