Haurrek San Migel agurtuko dute

Guaixe 2024ko eka. 25a, 10:47

Ekainaren 30ean, igandea, San Migel goiangeruari haurren aurkezpena izanen da.

Aralarko santutegian ekainaren 30ean egun berezia izanen da, izan ere, meza nagusiaren ondoren, San Migeli haurren aurkezpen ekitaldia ospatuko dute. Aurkeztuko diren neska eta mutil bakoitarik San Migelgo Kofradiak Pergamino bat oparituko dio bere izen osoarekin, San Migelen Lagun izendatzen eta bere bizirako babesa eskatuz, Joxe Mari Uztarroz kofradiako lehendakariak azaldu duenez. Pergaminoa prest izateko egun batzuk aurretik eman beharko da haurraren izen osoa, santutegiko sakristian bildu daitezkeen boletin orrian. Aldez aurretik izena eman ez dutenak ere onartuak izanen dira, baina bere izena han bertan eman eta hamabost egun geroago pergaminoak santuegian egonen dira hartzeko.