Mendi lasterketak

Uharte Arakil-Beriain Kilometro Bertikaleko izena ematea, zabalik

Guaixe 2024ko uzt. 2a, 13:51

Irailaren 9ra bitartean eman daiteke izena, edo 220 tokiak agortu arte

Irailaren 22an, 10:00etan jokatuko da Uharte Arakil (471 m) eta Beriain gaina (1.494 m) lotzen dituen Uharte Arakil Beriain Km Bertikala. Antolatzaileak, Aralar Mendi klubak, uztailaren 1ean zabaldu zuen izena ematea. Lasterketa 220 parte hartzaileetara mugatuta dagoenez, azkar ibiltzeko deia egin dute. Izena ematea Kronoak.com edo uhartearakil-beriain.com webguneetan egin daiteke, irailaren 9ra arte edo dauden 220 tokiak agortu arte. 

Beriain Km Bertikala Euskal Herriko Km Bertikalen Koparako puntuagarria izango den hirugarren eta azken proba izango da, Txindoki Km Bertikalaren eta Zegama Km Bertikalaren atzetik. Halaber, Nafarroako Rankingerako puntuagarria izango da.