Igeriketa ikastaroan izena emateko azken egunak

Guaixe 2024ko uzt. 11a, 11:03

Uharteko igerilekuan jendea bainua hartzen. ARTXIBOA

Haurrei zuzendutako ikastaroa da.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du haurrak igeri egiten ikasteko ikastaroa antolatu duela. Itxesi udal igerilekuan izanen da ikastaroa, hiru asteko iraupena izanen duena. Garilaren 22an hasiko da eta agorrilaren 9an despedituko da. Udalak jakinarazi duenez, saio bakoitzak ordu erdiko iraupena izanen du. Ikastaroan haurrak matrikulatu nahi dituenak hilaren 12ra arte, ostirala, du horretarako. Udaletxean egin behar da izen ematea.