Udalak eskolako inguratzaile termikoko lanen proiekturen erredakzioa eman nahi ditu

Guaixe 2024ko uzt. 22a, 11:10

Uharte Arakilgo eskola. ARTXIBOA

Horrela eraikinaren energia birgaitzea eta energia eraginkortasuna hobetu nahi ditu.

Uharte Arakilgo Udalak ikastetxe publikoaren eraikineko inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa eta energia-eraginkortasuna hobetzeko obra egiteko eta zuzentzeko proiektua idazteko deialdia egin du. Lanak 57.385,22 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du eta kontratua eskuratzen duen enpresak 70 egun izanen ditu lanak despeditzeko. Interesa duen enpresak garilaren 29ko 12:00ak arte du eskaintza aurkezteko. Uharte Arakilgo Udalak deialdia finantzatzeko dirulaguntza jaso du: erronka demografikoa duten udalerrietan energia garbiko tokiko proiektu berezietan inbertsioak egiteko berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren berroneratze eta erronka demografikoko programarena, dus 5000 programarena hain zuzen ere.

Lan horiek egindako eskolako energia eskaera eta kontsumo murriztuko da. Lanak egin ondoren eskolaren energia kalifikazioa gaur egungo D mailatik B izatera pasako da. Udalak ikastetxe publikoan hainbat lan egitea aurreikusi du. Batetik, fatxadetan kanpoko isolamendu termikoa bermatzeko poliestireno hedatuzko 20 cm-ko geruza jarriko da, mortero akrilikoz estalita egonen dena. Teilatuak ere isolatuko ditu, batean zelulosa sartuz, bestean manta termikoa jarriz. Horrekin batera, sotoko forjatuan isolamendua jarriko du. Gainera, leihoak aldatu eta pvc-zkoak jarriko ditu. Aldatuko diren besteak eskolako argi guztiak izanen dira, kontsumo gutxiko beste batzuek jarriko baitituzte. Aldi berean, kontrol eta erregulazio sistemak jarriko dira eskolan, energia egoki banatu eta bere erabilera optimizatzeko. Besteak beste, gela guztietan termostatoak jarriko dira, sotoan izan ezik. Azkenik, berokuntza sistemaren sektorizazioa eginen da.

Plazara ematen duen eraikina, eskolaren zatirik zaharrena, 1968an eraiki zuten. Gerora aldeetan handitu egin zuten. Ekialdeko eraikina, frontoiaren parekoa 1986koa da.