San Donato ermita bilgune

Guaixe 2024ko abuztuaren 1a

Abuztuaren 11n, igandea, uhatearrek eta unanuarrek Beriain mendia gora eginen dute, Goñiko herritarrekin batera.

San Donato erromeria ospatuko dute abuztuaren 11n, igandea, uharte arakildarrek, unanuarrek eta Ollo haraneko herritarrek. 09:00etan Beriainera igoko dira eta 11:00etan San Donato ermitan meza eginen dute. Ondoren, auzatea egonen da. San Donato ermitan egiten den elizkizun bakarra da San Donato egunekoa.