Artzain Eguneko sailkapenak

Guaixe 2024ko ira. 3a, 14:08

Sukaldari irintarren lanak saria izan zuen, lehendabizikoa hain zuzen ere.

Aralar Mendi elkarteak artzaintzaren inguruko ospakizunaren barruan hainbat lehiaketa jokatu ziren.

Eguna euri arin batekin hasi bazen ere, jendea Uharte Arakilera hurbiltzen hasi ahala egunak onera egin zuen eta Artzain Egunaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten denek. Aurreko urteetan baino jende gehiago bildu zela jakinarazi zuen Aralar Mendi elkarte antolatzaileak eta, horregatik, joandakoei eskerrak eman zizkieten. 

Goizean zehar egindako lehiaketa ospetsuena Nafarroako Ardi Latxaren esne gordinarekin egindako gaztaren 43. lehiaketa izan zen, irabazlea  Lekarotzeko Infernuko Gasna izan zen. Enkantean gazta irabazlea 4.800 eurotan saldu zen eta Iruñeko Baserriberri jatetxeak erosi zuen. Lehiaketako berritasuna izan zen estreinakoz gazta ekologiko onena baloratu zuela epaimahaiak. Sari hori Dorraon gelditu zen. 

43. Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako gazta lehiaketa

Gaztagilea, gazta, herria 
1. Infernuko Gasna, Lekaroz.
2. Ricardo Remiro, Eulate.
3. Angel Lizoain, Iragi.
4. Loperena, Egozkue.
5. Ultxama Gazta, Dorrao.
6. Antsonea Gaztategia, Gaintza.

Gazta ekologiko onena
Ultxama Gazta, Dorrao.

 

18. Ardiki gisatuaren lehiaketa

Elkartea, herria
1. Txapel Azpi elkartea, Irañeta, eta Catering Zubillaga, Egozkue.    
2. Gazteluleku elkartea, Iruña.   
3. Gure Etxea elkartea, Etxarri Aranatz.  
4. Aralar Mendi elkartea, Uharte Arakil.

 

35. Makina bidezko ardi mozte lehiaketa

Ardi-motzailea, herria
1. Andoni Eslava, Orontze.
2. Mikel Etxebarria, Dima.
3. Enrike Paesa, Oloriz-Etxague.

 

56. Nafarroako artzain txakurren lehiaketa

Artzaina, txakurra
1. Antonio Alustiza, Bat.
2. Jorge Oteiza, Lagun. 
3. Jexux Razkin, Mendi. 
4. Antonio Alustiza, Ttiki. 
5. Javier Fernandez, Axeri. 

Lehenengo bi sailkatuak Nafarroa ordezkatuko Oñatiko nazioarteko txapelketan eta Euskal Herriko Txapelketan.

 


39. Latxa ardiaren morfologia lehiaketa

Ardi helduak

Burugorriak
1. Nerea Mortalena, Arraioz.
2. Aitor Agirre, Azpilikueta.
3. S.C. Balda, Unanu.

Arpeltzak
1 S.C. Irigoien, Arizkun.
2 Iñaki Agirre, Olatzagutia.
3 Iñaki Agirre, Olatzagutia.

Arkumeen taldea

Burugorriak
1. Aitor Agirre, Azpilikueta.
2. Nerea Mortalena, Arraioz.
3. S.C. Balda, Unanu.

Arpeltzak
1. S.C. Irigoien, Arizkun.
2. S.C. Irigoien, Arizkun.
3. S.C.A. Olazaran, Zudaire. 

Ustiapen onenaren saria
S.C. Irigoien, Arizkun.


Genetika hobetzeko lehiaketa

Zergatia, saritua, herria

Burugorriak
Esne kopurua, Xabier Zelaia, Altsasu.
Esnearen koipearen %koa, Manex Urrutia, Azpilikueta. 
Esnearen proteina %koa, Manex Urrutia, Azpilikueta.
Titiaren sartzea, Agoitz Altzuagarai, Lesaka.
Konbinatutako indizea, Aitor Agirre, Azpilikueta.
Intseminazio ugalkortasun artaldea, S.C. Aranburu, Ituren. 

Arpeltza
Esne kopurua, Patxi Zalba, Bizkarreta. 
Esnearen koipearen %koa,  Angel Mari Linzoain, Iragi. 
Esnearen proteina %koa, Maria Torres, Elizondo. 
Titiaren sartzea, S.C.A. Olazaran, Zudaire.
Konbinatutako indizea, Patxi Zalba, Bizkarreta.
Intseminazio ugalkortasun artaldea, Ion Ruiz, Lizarraga.