Udal zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko ira. 10a, 11:11

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Udalak hiri-lur eta landa-lur kontribuzio zerga kobratu du.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aurtengo hiri-lur eta landa-lur kontribuzio zerga kobratuko duela. Horretarako epea irailaren 5etik lastailaren 5era zabalik izanen da. Udalaren ordainagiriak helbideratuta dituztenei kontu korrontean irailaren 26an kargatuko die udalak zenbatekoa. Helbideratu gabeko ordainketak jakinarazpenean agertzen diren banku bulegoetan egin ahalko dira, dagokion ordainagiria aurkeztuz.