Udalak bi baso aprobetxamendu saldu nahi ditu

Guaixe 2024ko ira. 9a, 11:31

Uharte Arakilgo ikuspegia Aralarko santutegitik. ARTXIBOA

Enkante bidez salduko ditu. Biak Aralarren daude.

Uharte Arakilgo Udalak, 2024-2025 bi urteko baso kudeaketarako planari jarraituz, bi lotez osatutako baso aprobetxamendua saldu nahi du. Bien prezioa 83.661,89 eurokoa da. Aurreneko lotea Atako Ospela eta Madozko bidea dermioetan dago eta alertzez eta pagoz osatuta dago. Guztira, 639,3 metro kubiko egiten ditu eta 12.558,71 euroko balioa du. Bigarren lotea Pamplonagain, Baztarro, Agiri eta Udalfaro dermiotan dago. Pagoez osatutako loteak 3.114 metro kubikoko bolumena du, 71.103,18 eurotan baloratua dagoena.