Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Uharte Arakilgo Udalak merezimendu lehiaketa egin zuen. Haren bidez zerbitzu anitzetako udal enplegatu lanpostua bete nahi zuen. Epaimahaiak ebazpena emanda, izendapena egin eta aurreneko bi izendatuak uko egin zioten lanpostua onartzeari. Beraz, udalak meritu lehiaketako zerrendari jarraituz, hurrengoaren aldeko izendapena egin du orain. Hain zuzen, Aritz Razkin Etxebeste proposatu du zerbitzu anitzetako udal enplegatu lanpostua betetzeko.