Gazteek herrian eguerdian elkartu ziren, poteoaren ondoren, trikitilari eta pandero joleak lagun, San Bartolome ermitara erromerian joan ziren. Berrogei bat gazte izan ziren ermita ondoko zelaian bazkaldu zutenak. Ondoren, bingo musikatua eta mozkor olinpiadetan ongi pasata gero, herria jaitsi eta karro poteoan segitu zuten. Parranda luzatzeko disko jartzaile batek musika jarri zien.