Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, heldu den ikasturtean haurrendako eskolaz kanpoko bost jarduera izanen dira: areto futbola, ingelesa, irristaketa, euskal dantzak eta karatea. Haietan izena emateko epea irailaren 17an despedituko da. Horretarako udaletxetik pasa edo 948 464 036 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidali. Ordutegiak begiraleekin eginen diren bileretan zehaztuko dira.
Bestalde, ubertear helduendako eskaintza honakoa da: yoga, gimnasia eta entrenamendu funtzionala. Ikastaro horietan interesa duenak udaletxean galdetu dezala.