Mendi lasterketak

Km Bertikala, beti bezain ikusgarri

Guaixe 2024ko ira. 23a, 14:25

Bezperako euriteengatik kolokan egon zen Aralar Mendi klubak antolatutako proba, baina, azkenean, arazorik gabe jokatu zen.

Guillermo Ramos eta Lide Urrestarazu izan ziren txapeldunak, eta Aritz Munarriz eta Izaskun Beunza lehen sakandarrak. Uhartearren podiumera Jose Luis Beraza eta Aizea Beraza igo ziren. Uharte Arakilen Euskal Herriko Km Bertikalen Kopako Sariak banatu ziren.