San Migelak ospatuko dituzte Uharte Arakilen irailaren 27tik 29ra, ostiraletik igandera. Festen hasierako txupinazoa ostiralean 13:00etan izanen da. Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak zikiro bazkaria antolatu du festetako lehenengo egunerako. Izena emateko azken eguna irailaren 24a da, herriko tabernatan, 25 eurotan. Ondoren, hirugarren amailako futbito ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Uharten: Aralar Mendi eta Betelu taldeen arteko partida izanen da.
Play Back txapelketa izanen da ere Uharte Arakilgo festetan. Partaide guztiek izanen dute saria, eta gainera lehenengo euskarazko abestiarendako eta lehenengo ikuskizun onenarendako sariak izanen dira ere. Bestetik, larunbatean plaza dantzak izanen dira; elkarrekin jotak, jauziak eta abar dantzatzeko deia egin dute.
Larunbatean ere udalak antolatutako paella jatea izanen da. Irailaren 25era arte eman daiteke izena herriko tabernatan, 2 eurotan pertsonako; udalak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu.
2024ko Uharte Arakilgo San Migel festak
Irailak 27 ostirala
13:00 Festen hasierako suziria.
Auzatea.
14:30 Zikiro bazkaria, UAGAren eskutik.
18:00 Futbito. Hirugarren mailako ligako bigarren jardunaldia: Aralar Mendi – Betelu.
20:00 Auzatea.
20:00 – 22:00 Play Back.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 – 02:30 Zutik erromeriarekin dantzaldia.
03:00 – 05:00 DJ TrioDoJaneirorekin dantzaldia.
Irailak 28 larunbata
13:00 Auzatea.
13:30 Plaza dantza: ohiko dantzak elkarrekin dantzatzeko aukera (jotak, jauziak...).
14:30 Paella jatea.
18:00 Eztanda Txaranga.
19:00 Buruhandiak.
20:00 Auzatea.
20:00 – 22:00 Berriztu erromeriarkein dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 – 02:30 Berriztu erromeriarekin dantzaldia.
03:00 – 05:00 DJ Asier Barbururekin dantzaldia.
Irailak 29 igandea
12:30 Mikel Donearen omenezko meza.
13:00 Auzatea.
14:30 Jubilatuen bazkaria.
16:00 Jokai haurrendako jolasak, Erreka kalean.
17:45 Pilota partiduak, Larrebieta pilotalekuan.
18:30 Buruhandiak.
19:00 Txokolate jana, herriko gurasoek prestatutakoa.
20:00 Auzatea.
20:00 Los Tajudos del Norterekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.