2024/2025 denboraldia abian da eta Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeak Burlata Futbol Eskola izan zuen aurkari lehen jardunaldian, Burlatan. Lehen zatian etxeko taldea ibili zen finago, eta 9 minututan, ia konturatu gabe, 4-0 aurreratu zen Burlata. Aralar Mendi, gutxinaka, erantzuten hasi zen, eta partidari buelta ematea lortu zuen bigarren zatian. Eneko Berroetak eta Jorge Mariñelarenak 4-2 gerturatu zuten Aralar Mendi, baina partida bukatzear zela, azken minutuan, Mounir El Akkarik bi gol sartu zituen eta Aralar Mendirendako garaipen zaporea izan zuen launako berdinketarekin bukatu zen partida.
Gazte Berriak da hirugarren mailako lehen liderra (3 puntu). Aralar Mendi bosgarren da (puntu 1). Irailaren 27an, ostirala, Aralar Mendik sailkapenean hirugarren den Betelu Futbol Taldea hartuko du Uharte Arakilen, 18:00etan.