San Migel egunean jendetza Aralarren

Guaixe 2024ko ira. 30a, 11:30

Jendea Aralarko santutegian. ARTXIBOA

Debozioak erakarri zituen mendi gaineko elizara.

Jende askorendako aparteko hitzordua da San Migel eguna Aralarko santutegian ospatzea. Fedeak erakarrita makina bat jende joan zen Aralarko santutegira. Eguraldia lagun izan zuten gainera. Fededunak hartzeko sei meza izan ziren. Aurrenekoa Jose Antonio Apezetxea Escudero apaizak eman zuen. Hurrengo biak Alfonso Garziandia Goñi kaperauak eta meza nagusia Florencio Rosello  Avellanas artzapezpikuak. Arratsaldeko bi mezak Javier Aldabe Arbeak zuzendu zituen. Elizkizun bakoitzaren ondoren fededunek Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izan zuen.