Festari eskainitako asteburuaz gozatzeko aukera izan zuten ubertearrek eta bisitariek asteburuan. Herritarrei festa onak opatuz piztu zuen etxajua Txomin Uharte Baleztena alkateak. Herri bazkariak izan dute ardatz hiru egunek. Azkenekoan, San Migel egunez 56 ubertear elkartu ziren jubilatu elkartean. Jateaz aparte, nahikoa dantza, buruhandien aurrean laster eta kantu izan dira.