Hirugarren mailako bigarren jardunaldian Aralar Mendik Betelu Futbol Taldea hartu zuen Uharte Arakilen. Partida oso lehiatuan, Ibai Martiarenak Aralar Mendi aurreratu zuen lehen minuturako, baina berehala Beteluk bana berdindu zuen. Partidak lehia bizian jarraitu zuen, baina Aralar Mendi 3-1 aurreratu zen Eneko Cruzen eta Jorge Mariñelarenaren golei esker. 23. minutuan Jorge Mariñelarenak bere bigarren gola sartu zuen, eta 25. minutuan, hirugarrena. Horrela, 5-1 aurreratu zen Aralar Mendik, baina Beteluk aldea laburtu zuen jarraian sartutako 3 golei esker, eta 5-4 hurbildu zen. Aralar Mendik Betelukoen bolada eten zuten, eta Aimar Igoaren eta Jon Arenazaren golek markagailua eraldatu zuten. Azkenean, 7-4 gailendu ziren uharte arakildarrak.
Ardoi taldea da hirugarren mailako liderra (6 puntu). Aralar Mendi hirugarren da (4 puntu). Urriaren 4an, ostirala, Aralar Mendik Cintruenigon jokatuko du, sailkapenean seigarren den Garbayo Chivite Cintruenigo taldearen kontra, 20:00etan.