Pertsonen inguruko zurrumurru eta estereotipo ezkorrak zabaltzen dira gizartean, are gehiago pertsona horiek beste nonbait jaio badira. Bazterkeria, arrazakeria, xenofobia edo aporofobiatik sortutako usteen kontra aritzen dira Zaskakoak.
Dirulaguntza guztiak migratzaileendako dira!
Baina non, non entzun duzu hori?
Hala esan dit lagun batek eta, gainera, Interneten hala irakurri dut!
Hor dago leku askotan. Eta zuk zer uste duzu honen inguruan?
Irakurri dudana sinesten dut.
Hori esaten dute. Kolokan dagoen beste zurrumurru batek dio lana kentzen digutela.
Hori denok esaten dugu!
Baina norbaitek ezin diogu lana kendu eta laguntza jaso. Laguntzak, normalean, lanik ez daukanak jasotzen ditu. Beraz, zurrumurrua bakoitza nondik nora doan ikasi behar dugu, eta zergatik egiten den.
Antzerkia utzita, Xabier, orain arte egin duzu hori zer izan da?
Gure gizartean zurrumurru pila daude. Alde askotatik iristen dira. Entzuten ditugu eta benetakoak balira bezala hartzen ditugu. Askotan betarik hartzen gure buruan horien inguruan hausnartzeko, nondik datozen pentsatu edo beste batzuekin hitz egiteko. Erraztasunez esaten ditugu. Horrek beste pertsona batzuk diskriminatzen ditu.
Zer da zurrumurru bat?
Informazio bat da. Haren atzean dauka estereotipo bat eta aurreiritzi bat. Estereotipoa da guk pentsatzen duguna. Eta aurreiritzia da sentitzen duguna. Guk gure bizitzan zurrumurru asko aditu ditugu, eta gelditzen zaigu. Beraz, hala esaten ditugu.
Zer eragiten dute zurrumurruek?
Zurrumurruak, normalean, pertsonak deshumanizatzea lortzen dute. Pertsonak pertsona gisa ez ikustea, talde bateko kide gisa baizik. Normalean, pribilegioak dauzkagunok zabaltzen ditugu zurrumurruak. Pribilegio gutxiago dauzkagunean zurrumurruaren itxura ematen diogu. Besteak ez ditugu pertsona bezala ikusten, eta gure artean polarizazio bat sortzen da. Eta hor gatazka bat sortzen da. Gure gizartean zurrumurruek gure arteko gatazkak sortzen dituzte.
Zurrumurruen kontra egin beharko da?
Lehendabizi lanketa pixka bat egin beharko du bakoitzak, jakiteko nortzuk garen, zein zurrumurruak dauden, nondik gatozen, pribilegioak dauzkagun edo ez...
Hori nola egiten da?
Guk prestakuntza saioak ematen ditugu Nafarroan. Horietan lantzen dugu, lehendabizi nor garen eta nola erlazionatzen garen beste batzuekin. Eta zurrumurrua jasotzen dugunean, nola buelta eman ahal diogun beste motatako diskurtso batzuk eraikitzeko, gure estereotipo horiek pixka bat aldatzeko.
Horrek gizartean zere onuraren bat badauka?
Elkarbizitza. Eta ez hori bakarrik, baizik eta gizarte bezala eboluzionatzea. Gure historian zehar kultura desberdinetako jendea elkartu gara eta poliki-poliki eboluzionatzen joan gara. Beraz, horrek gure elkarbizitza eragiten du, gure herrietan edo lekutan anitzagoak eta askoz hobeagoak izatea dakar.
Bakarren batek prestakuntza saioan interesa balu?
Sakanako Mankomunitateko Aintzartean kulturarteko zerbitzuarekin harremanetan jar dadila eta prestakuntza saioak egitea proposa dezala. Egin izan ditugu Irurtzunen eta Lakuntzan saioak. Orain Anitzarteanekin zerbait gehiago ateratzen den aztertzen ari gara. Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena dugu eta behar bada, hortik ordutxo batzuk sar litezke. Baina horretarako zerbitzuarekin hitz egin behar dugu.