Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeak Garbayo Chivite Cintruenigo taldea izan zuen aurkari hirugarren mailako hirugarren jardunaldian. Partida bizian, hasieratik aurrea hartu zuen Cintruenigok, eta 12. minuturako 3-0 aurreratu zen. Jorge Mariñelarenak distantzia laburtu zuen, 3-1, baina Cintruenigok beste gol batekin erantzun zuen. Eneko Cruzek bikain borobildutako bi jokalditan 4-3 gerturatu zuen Aralar Mendi, eta partida puri-purian jarri zuen. Azken txanpan nor baino nor lehiatu ziren bi taldeak. 5-3 aurreratu zen Cintruenigo, 5 eta 4koa sartu zuen Ibai Martiarenak, baina, azkenean seigarren gola sartu zuen Cintruenigok eta 6-4 irabazi zuten Erriberakoek.
Antsoaingo Gazte Berriak taldea da hirugarren mailako liderra (9 puntu). Aralar Mendi seigarren da (4 puntu). Asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko. Urriaren 19an Orkoienen jokatuko du Aralar Mendik, Kirol Sport taldearen kontra.