Uharte Arakilgo Trefilados de Navarra SAk, Trefinasak, altzairuzko alanbrea, aluminioz estalia, eta aluminiozko hodia fabrikatzen ditu. Bere lantegiko ekoizpen lerroetan aldaketak egiteko proiektua gauzatu nahi du, helburua duena atmosferarako 7. eta 8. isurtze fokuak kentzea. Horretarako, Nafarroako Gobernuan eskaera aurkeztu zuen. Hura aztertuta, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak adierazi du aldaketa hori aldaketa ez-funtsezkoa dela, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen legeen arabera, eta enpresari proiektua gauzatzen utzi dio.