Hirugarren mailako seigarren jardunaldian kolpe gogorra jaso zuen Aralar Mendik Ribera de Navarraren kontra. Gauzak ongi hasi ziren Aralar Mendirendako, Eneko Cruzek 1-0 aurreratu baitzuen etxeko taldea. Tuterako taldeak berehala berdindu, eta 1-2 aurreratu zen. Lehiak bizi-bizi jarraitu zuen, Mounir El Akkarik bina berdindu baitzuen, baina Erriberakoek airea hartu eta 2-5eko aldea hartu zuten. Mounir El Akkarik 3-5 gerturatu zuen Aralar Mendi, baina Ribera de Navarrak erasoan eta Aralar Mendi estutzen jarraitu zuen, eta, azkenean, 3-7 gailendu zen.
Gazte Berriak talde da hirugarren mailako liderra (12 puntu), eta Aralar Mendi bederatzigarren postura jaitsi da. Asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko. Zazpigarren jardunaldian Aralar Mendik sailkapenean zazpigarren eta arerio zuzena den San Juan hartuko du, azaroaren 9ko asteburuan.