Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du udaletxeko aretoan eginen duela hiru herri larreren enkantea lastailaren 31n, osteguna, 13:00etan. Zehazki hiru larre aterako ditu enkantera: batetik, Ardanzarreta-Irestu-Arzeleta dermioetakoa, bestetik Berastegi dermiokoa eta, azkenik, Auzasoroko larreak. Interesa izan eta izena eman zuena enkantera agertu beharko da.