Azken hiru partidak irabazi gabe egon eta gero (berdinketa bat eta bi porrot) denboraldiko bigarren garaipena lortu du hirugarren mailako Aralar Mendik, San Juan taldearen kontra partida estua jokatu eta gero. Partida hasi eta berehala 3-0 aurreratu ziren uhartearrak, Unax Trevejo, Eneko Cruz eta Aimar Igoa jokalariei esker, baina 3-2 hurbildu zen San Juan, berriro partidan sartuz. Aralar Mendik puntuak Uharte Arakilen gelditzea nahi zuen kosta hala kosta, eta erasoan jarraitu zuen. Aimar Igoak eta Unax Trevejok, bigarrenez, eta Mounir El Akkarik 6-2 aurreratu zuten etxeko taldea, eta nahiz eta San Juan 6-4 gerturatu, ez zen gehiagorako astirik egon eta 3 puntuak etxean geratu ziren.
Hirugarren mailako liderra Garbayo Chivite Cintruenigo da (13 puntu). Aralar Mendi zazpigarren da (8 puntu). Azaroaren 16an, 18:00etan, Aralar Mendik sailkapenean hirugarren den Gazte Berriak izango du aurkari, 18:00etan, Antsoainen.